Powered By Blogger

jueves, 15 de noviembre de 2012

ERDARAZKO MONOLOGO BAT


HEZKUNTZA SISTEMAREN PARADIGMA



Sir Ken Robinson (Liverpool, Ingalaterra, 1950), hezitzaile eta idazle britainiarra, baita ere konferentziak egiten dituelako ezaguna da. Bere hitzaldietan, berrikuntzei, hezkuntzaren kalitateari, kreatibitateari eta giza-errekurtsoei buruz hitz egiten du. Horretaz gain, Londreseko Unibertsitateko Doktore titulua du 1981 urtetik.   
Bere ekintzen garrantzia dela eta, Ingalaterrako Erreginaren eskutik, Isabel II-ek 2003an Sir izendatu zuten




TEKNOLOGIA BERRIEN ERABILPEN ARAZOAK HEZKUNTZAN






Gaur egungo gizartean geroz eta garrantzia handiagoa daukate teknologia berriak eta haien ezagupenak hezkuntzan txertatzea ezinbestekoa da. Ondoren aipatuko ditut arazo batzuk eta haiei aurre egiteko erronka batzuk.

1-Helduen kasuan teknologia berriak erabiltzeak ikaragarrizko esfortzua suposatzen die eta analfabeto geratzeko arriskua handitzen ari da. Horretarako, motibatu behar diegu, kontzientziatu eta motibatu behar dira horretan alfabetizazioa lortzeko.


2-Gizartean integrazioa lortzeko behar-beharrezkoa da alfabetatze tekonologikoa.Horretarako, talde guztiei erraztu behar zaie komunikazioaren sare berrietarako sarbide desberdinak.


3-Informazio asko jaso ahal dugu teknologia berriari esker, baina esanahiak galtzeko arriskuak dago. Horretarako, gai izan behar gara informazioa garrantzitsua den ahala ez jakiteko eta horrekin geratzea.


4-Hezkuntza erakundeek ez daudela oso eguneratuta gaur egungo formazioaren beharretara zeren ez dituzte behar diren teknologia guztiak. Horretarako heziketaren egitura saiatu behar da aldi berean garatzen.


5- Orain arte erabili den motodologia, prozesu formatiboetan dena memorizatzea. Horretarako ikaslea aktibo egon behar du, parte hartzen, iturri ezberdinak erabiliz informazioa bilatzen saiatu behar dute.


6-Enpresek langile kualifikatuak eskatzen dituzte, heziketa beharra handitu egin da. Horretarako, on-line bidezko formakuntzek tradizionalek duten garrantzia bera izan beharko zuen, eta ez bigarren maila batean egon.


Nire ustez, arazo nahiko daude teknologia berrien inguruan. Hauek ezin dira konpondu berehala eta horregatik pixkanaka-pixkanaka saiatu behar dugu horietara moldatzen, gero eta gehiago ikasten, etabar.
Helduei lagundu behar diegu teknologia berriekin, pazientziarekin egin behar dugu, kasu praktikoak erabiltzen irakatsi behar diegu egunero erabili ahal dituzten gauzekin.


Nire aburuz, ezinbestekoak dira gobernuko laguntza ekonomikoak teknologia berriak pertsona guztiak menperatzeko ahal diren neurrian, zeren hori gertatzen ez bada hainbat pertsona atzeratuta edo gizartetik at geratuko dira.Bukatzeko, uste dut tekonologia berriak erabiltzen irakasteko, era praktiko batean egin behar dela, horrela ikasleek parte hartu ahalko dute eta kontzeptuak eta prozedurak era errazago batean menperatuko dituzte; ariketak egiten, adibideak jartzen, lantxoak egiten taldeetan, etabar.





jueves, 8 de noviembre de 2012

45 URTEZ ESKOLA IRAULTZAILEA KUBAN


45 urte bete dira Kubak 1961ko Ekainak 6 eginiko “Irakaskuntzaren Nazionalizazio
Legeak”.

Iraultza gertatu eta hilabete batzuetara 10.000 ikasgela zabalduz iren. Hau dela eta 6-12
urteko tarteko ikasleen %90ak eskoletan ikasten zuen jada 1959an. 1961an bertan 69 kuartel
ikastetxe bilakatu ziren eta honek 40.000 ikaslerentzat ikasgelak zabaltzea ekarri zuen.
Lehenengo hezkuntza legeak “gizakiaren garapen osoa” jarri zuen helmugatzat. 1960an
3.000 gazte mendira jo zuten nekazarien alfabetatzea ziurtatzeko. 1961aren hasieran
150.000 emakume nekazarik kulturan heziketa jaso zuten Habanan bertan. 1961tik aurrera
aldaketa guzti hauek legeak finkatu ziren. Alfabetatze Nazio Plana garatu zen eta honek
herriaren garapena ekarri zuen.

2.001etik aurrera beste hezkuntza iraultza bati ekin zion Kubak, hezkuntzaren kalitatea
igotzeko asmoz. Plan honetan Lehen Hezkuntzan 20 ikasletik irakasle bat eta Bigarren
Hezkuntzan 15 ikasletik irakasle bat egotea ahalbidetu zuen. Gainera telebistak,
ordenadoreak eta irakaskuntza-programak sartu ziren eskolatan.
Gaur egun 18tik 24 urtera dituzten bi kubatarretik batek Unibertsitatean ikasten du. Hau
dela eta 500.000 ikasle inguru daude unibertsitatetan. Hezkuntzaren unibertsalizazioari
esker 2.008an 90.000 langile kualifikatu graduatuko dira unibertsitatetan, aurreikusita baino
3 aldiz gehiago eta inoiz egon den zifrarik altuena. Horietatik 30.500 Goi Hezkuntzaren
Iraultza programan parte hartuko dute ondoren.

Aurtengo irailean 180.000 ikasle matrikulatuko dira Unibertsitatean eta horietako askok
euren etxeetatik gertu ikasiko dute, euren komunitateko tutoreekin. Kuba inguruko
herriekin konparatuta izugarria da, inguruko herrietan %10a analfabetoa da eta milioika
gazte ez baitira inoiz klasera joaten.

Hau dela eta Kuban 119 herri ezberdinetan 18.000 ikasle bekadunek ikasten dute, Karibea
eta Hego Amerikaren hezkuntza maila igotzeko asmoz. Kuban ere Medikuntzako Eskola
Latinoamerikanoak funtzionatzen du, milaka gazte txiro medikuntzan hezten dituena.

45 urte bada Iraultza batetik sorturiko lege iraultzaile batena:

“POR CUANTO: La función de la enseñanza es un deber a cargo del Estado Revolucionario que este no debe delegar ni transferir.
POR CUANTO: La enseñanza de impartirse gratuitamente para garantizar el derecho a todos los ciudadanos a recibirla sin distinciones
ni privilegios.
POR CUANTO: La enseñanza, en todos sus niveles, debe estar orientada mediante la integración unitaria de un sistema educacional que
responda cabalmente a las necesidades culturales, técnicas y sociales que impone el desarrollo de la Nación.
POR CUANTO: En muchos centros de enseñanza se explotaba por sus propietarios a los que en ellos trabajaban como maestros y
empleados, en contradicción con las ideas cardinales de nuestra Revolución Socialista y de las proclamas por la Asamblea General
Nacional del Pueblo de Cuba en la ¨Declaración de La Habana¨ en la que se condena la explotación del hombre por el hombre.
POR CUANTO: Es evidente y notorio que en muchos centros educacionales privados, especialmente los operados por órdenes
religiosas católicas, los directores y profesores han venido realizando una activa labor de propaganda contrarrevolucionaria con gran
perjuicio de la formación intelectual, moral y política de los niños y adolescentes a cargo de los mismos.
POR CUANTO: A estos centros privados de enseñanza solo tenían acceso alumnos pertenecientes a las clases acomodadas lo cual,
además de contravenir el principio de gratuidad de la enseñanza, favorecía la división de clases y fomentaba el privilegio.
POR CUANTO: La Revolución Cubana se encuentra empeñada en la tarea de poner todos los medios de la educación y la cultura al
servicio de todos los niños y jóvenes cubanos, sin distinción ni privilegios.”
Lege osoa irakurri nahi izanez gero:
Ley de Nacionalización general y gratuita de la enseñanza




ETA GREZIAN ZER?


167 fakultate okupatu dituzte jada Grezia osoan, Asanblada Orokorren izenean. Greba
hauek azterketen hasierarekin bat egin dute eta era horretan, Greziako hezkuntza aktibitate guztiak
geldiarazi dituzte.

Guztia Hezkuntza eta Erlijio Ministerioak eginiko lege-marku berritik hasi zen. Bertan,
Bologna Prozesuan aurrera joateko hainbat irizpide finkatu egin ziren:

- Testu liburuen derrigortasuna (eta ordaindu behar izatea)
- Poliziaren sarrera galarazten zuten legeak aldatzea (errektoreek 2/3 ados egon behar
dute eskariekin asilo politikoa emateko ideia bati unibertsitateen barnean).
- Gehienez 3 aldiz suspenditu ahal izango da ikasgai bat.
- Unibertsitatearen doakotasuna desagertuko da
- Azterketetan ikasle ranking publikoak sortzea.
- Unibertsitate guztiz pribatuak baimentzen dira.

Hau guztia dela eta milaka ikasle atera dira kalera eta mobilizazio jendetsuak egiten ari dira.



lunes, 15 de octubre de 2012

INTEGRAZIOA HEZKUNTZAN

Nik arratsalde guztietan duela parte bat urtetik gaur arte, Lamiakoko Eskolan ume-talde bati etxekolanekin laguntzen diet. Bertan, etorkin dezente daude, bai Espainiako beste tokietatik etortzen direnak zein Amerikatik datoztenak edota Filipanasetik. Eskola honetan oso ohituta daude honelako, prozesuekin, integratzeko prozesuekin, alegia, eta bene-benetan miresgarria iruditzen zait nola egiten duten eta helburu hori nola lortzen duten ere bai. Kurtso-hasieran, bukaeran, erdian, etortzen dira eta batzuetan hizkuntza jakin barik, eta urte betean gaztelaniaz eta euskeraz dakite ! Itzela da, eta nire begiekin ikusita are gehiago.






HEZKUNTZA ETA GENEROA

Hezkuntza arloan faktore sozial desberdinen eragina itzela suertatzen da. Horien artea, besteengandik gehien desberdintzen dena, bere indarragatik, generoa da. Duela urte asko, Euskal Herriari dagokionez mutilen eta nestek artean zeuden desdberdintasunak oso-oso handiak ziren, hala ere, esan behar da gaur egun ez dela horrela gertatze. Urteen poderioz, gauzak asko aldatu dira, eta desberdintasun hori gero eta hestuagoa bihurtu da, baina oraindik ez dago guztiz egoera egonkorrean. Gaurko gizartea baita ere, nahiko matxista eta sexista baita, hori dela eta, genero berdintasunaren alde borrokatu beharra dago.

Esan den bezala, gerenoaren garrantzia oso handia da, gizarte eta garaien menpe ikuspuntu desberdinak jarri egin dira genero baten eta bestearen gainean, eta gehienetan emakumea gizonaren azpitik zegoen. Gizarte bakoitzak genero bakoitzari pentsatzeko modu bat igorri egiten baitio, oso azkar desberdintzen direlarik, mutilak urdinez janzten dituzte eta neskak arrosez.. Gizonek dominatzeko beharra zuten eta emakumea esplotaturik bizi ahal zen. Beste era batean esanda, gehienetan, gizonezkoak pribilejio oparo zituen emakumearekin konparatuta. Gizarte askotan gaur egun honako hau asko garatu egin da, onera, noski. Beste gizarte batzuetan, ordea, ez, berdin segitzen du, eta gero eta gehiago gainontzeko gizarteekin kontrajartzen da. 

Genero desberdintasunak, lehendabizi familian ikasten dira, generoaren araberakoak diren gauzetan isladatzen da: gelaren apainketa, arropa, jostailuak..Haurrek mezu desberdinak jasotzen dituzte: neskeeti barre, berba eta laztan gehiago egiten zaizkie, aldiz mutileei, indarra eta agresibitatearekin zerikusi gehiago duen ereduan hazi eta hezten dira. Azken batean, sexista ez den hezkuntza bat lortu behar dutu geure eskoletan, geneero berdintasuna, alegia. Aurretik aipatutako oinarrizko planteamendu hauek ezagutu behar dira, zeren eta, oso txertatua baitago gure subkontzientean eta normalena balitz bezala jokatzen dutu, batzutan nahigabe. Honela bada, material didaktikoetan eta kurrikulumean estereotipo sexisten kontra egin beharra dago eta aukera berdintasuna bermatu bi generoentzat.







"HEZKUNTZA-EBAKETEN AURKA !!"

Tituluan agertzen den esaldi horregatik protestatzen dute Espainiako irakasle, ikasle eta guraso guztiak. Nazio mailan eta baita ere Espainiako komunitate desberdinetan inpultsatu diren erreformen kontra jarduten dute.



Hurrengo link honetan, agertzen da aste honetako beste mobilizazio bat, artikuluan jartzen duenaz gain, esan behar da, 18 ko manifestaldiaz aparte, aste beteko greba egitea, helburu berdinarekin, noski.

http://sociedad.elpais.com/sociedad/2012/10/14/actualidad/1350245826_263226.html

MALALA YOUSAFZAI

Pakistan-eko 14 urteko aktibista den neska honek hezkuntzaren alde borrokatu du, horregatik ia-ia hiltzen dute tiroketa batean. Bere lurraldeko eskoletan neskak sartzeko eta eskolak ez izteko. Gazte honek, BBC-en publikatzen zen eguneroko bat idazten zuen, 11 urte zituenetik aurrera, hasieran egunerokoa idaztea soilik izan zen etxerako lan bat baina ondoren, egoera latzaren deskribapena eta kexa bihurtu egin zuen.

                                             



                                             

Honako hau, pixkat laburpentxo bat izan da, orain bi link desberdin kopiatuko ditut, istorio hau ondo ulertzeko eta bere jarrera, hain gazte, miresteko, alegia. Horietako lehendabizikoan, talibanek nola tiroteatzen duten neskatoa agertzen da, agertu zen lehen berria, noski. Aldiz bigarrenean, bere egunerokoari buruzkoa suertatzen da, bertan zer idazten zuen, bere bizipen desberdinak, eskolara joateko bidea, etb.. Azkenean, Britainia Handira eramaten dute, horri buruzkoa da azken artikulua.

http://internacional.elpais.com/internacional/2012/10/09/actualidad/1349803826_953616.html

http://sociedad.elpais.com/sociedad/2012/10/12/actualidad/1350060052_889563.html

http://internacional.elpais.com/internacional/2012/10/15/actualidad/1350274390_747304.html



viernes, 28 de septiembre de 2012

TEKNOLOGIA BERRIAK HEZKUNTZAN

Dirudienez, Teknologia Berriak ikastetxeetan sartu egin behar dira. Ia inork ez dauka dudarik. Dena den, gutxienez zalantza sortu behar zaigulako ustean nago: Teknologia Berriak sartu behar al dira ikastetxeetan? Zergatik?

Batzuek diote ikastetxeetako lana sozializatzea dela. Beraz -jarraitzen dute-, Teknologia Berriak gizartean daudenez, ikastetxeek teknologien mundu horretan bizitzeko trebetasuna garatu behar dute. Nire ustez, arrazoiketa hori gezurrezkoa da. Denok dakigu indarkeria ere gizartean dagoela, baina hori ez da nahikoa gure ikasleak jotzeko edo babes teknikak erakusteko. Orduan, zergatik sartu behar dira Teknologia Berriak ikastetxeetan? Arrazoi sinpleago bategatik: Teknologia Berriek hezkuntza arloan aukera interesgarriak eskaintzen dizkigutelako, eskoletara iristeko eta sartzeko denbora luzea behar izan badute ere.

Duela hogei urte ordenagailuek izugarrizko itxaropena sortu zuten hezkuntza esparruan. Ordenagailuak irakasleen ordezkoak izango zirela sinesten zen. Helburu hori lortzeko, konduktistek geletan ezartzeko programa dexente hedatu zituzten, ordenagailua eskoletako elementu garrantzitsuena izango zelako ustean. Baina, denborak sinesmen hori ustela zela frogatu du.

Ondoren, fidagaiztasunaren garaia etorri zen. Ordenagailuak bazter batean utzi ziren, ia ezertarako ez zutela balio argudiatuz. Makina garestiak ziren eta irakasleei ez omen zieten batere laguntzen. Alabaina, azaldutako atsekabea laster aldatu zen, Internet sortu zenean informazio digitalaren garrantzia benetan ulertu baitzen. Alde batetik, testuak formatu digitalean gorde ditzakegu. Zer da informazio digitala? Papera eta informazioa bereiztea. Jadanik ez dugu paperik behar informazioa alde batetik bestera mugitzeko. Lehen liburu bat bidaltzeko paketea postontzian sartu eta iritsi arte itxaron behar genuen; gaur egun, dokumentu bat edozein lekutara bidaltzeko ez dugu denbora gehiegi itxaron behar, segundo pare bat baizik. Posta elektronikoaren edo e-mailaren bidez ia edozein dokumentu bidal dezakegu hartzaileak behingoan jasoko duela jakinez. Informazio digitalaren iraultza ulertzeko, esan daiteke, adibidez, diskete batean 870 orriko testu bat gorde dezakegula eta CD batean ia 600.000 orriko testua.

Bestalde, txat solasguneen bidez ikasleek edozein herrialdetako ikasleei idatz diezaiekete eta beraiengandik erantzuna jaso, aldi berean. Txat solasguneen erabilera oso interesgarria iruditzen zait ingelesa, frantsesa edo beste edozein hizkuntza irakurtzen eta idazten ikasteko. Baina, irakasleentzat ere erakargarria da: urruti dauden irakasleak gela birtual batean elkar daitezke elkarren esperientzietatik ikasteko eta materialak elkarri eskuratzeko.

Interneti esker, eskolako web orrian gurasoei bidalitako oharrak, ikastetxearen Hezkuntza Proiektua, curriculuma, gaien apunteak, etxerako lanak, ezagupenak sakontzeko bibliografia, ordutegiak eta abar jar ditzakegu. Hipertestua ere oso interesgarria izan daiteke gai batzuk irakasteko. Ikertzaileen artean eztabaida gogorra dago hipertestuari buruz, eta seguraski, laster ikusiko dira hezkuntza munduan aplikatzeko ondorio interesgarriak. Dena den, gai horietaz guztietaz hurrengo artikuluetan arituko gara

Ikastetxean Internet izanez gero, NASAk duen web orrian sar gaitezke eta ilargiaren argazkiak jaso, edota ikasleei edozein gairi buruzko informazioa lor dezaten eskatu.

Hedabideek , orokorrean, et ordenagailuak , konkretuki, informazioaren ateak irekitzen dizkigute. Nahi dugun gaiari buruzko informazioa aurki dezakegu Internet sarean. Gure arazo bakarra informazio hori aurkitzea da.

Nire ustez, gela bakoitzean sarean konektatutako ordenagailu bat eduki beharko litzateke. Horrela, gaur egungo hezkuntzaren ikuskera aldatu egin beharko genuke. Jende askok dio ordenagailuaren eginkizuna ikasleak aktibitate mekanikoetan trebatzea dela. Hezkuntzari aplikaturik sortu diren ia programa informatiko guztiak hori egiten dutela dirudi. Ikuskera hori konduktisten antzekoa da. Konduktismoa oso interesgarria iruditzen zait, baina era orokorrean hezkuntzan erabiltzeko, ez hainbeste. Nire ustez, ikasleei irakats diezaiekegun alderdirik garrantzitsuena behar duten informazioa beren kabuz lortzea da. Eta horrekin batera, beste helburu garrantzitsuago bat lor dezakegu: hau da, ikaslearen autonomia sustatzea.

Hezkuntzari aplikaturiko Teknologia Berrietan sartuta gaudenok ez dakigu nola aldatuko diren gauzak, ezta norantz aldatuko diren ere. Nolanahi ere ziur gaude mundu hau mugitzen ari dela. eta nahitaez Teknologia Berriak eta hezkuntza nonbait topatuko direla dirudi.

Artikulu honen idazlea Iker Laskibar da, Hezkuntzari aplikaturiko Teknologia Berrietan trebatua dena, www.hikhasi.com webgunean honi buruzko eta berak idatzitako zenbait artikulu interesgarri agertzen dira.






jueves, 27 de septiembre de 2012

UMEEN HEZKUNTZA ARAZOAK

Umeen hezkuntza arazoak ikusten ditugunean, normala da kezkak edota zalantzak sortzea. Horretarako, gure irakaskideetara jotzen dugu ia badakiten irtenbideren bat, bestela laguntza bilatzen dugu. Umeek hezkuntzan zehar dituzten arazo mota desberdinei buruz jakin nahian bazaude jo ezazu hurrengo helbide honetara orain bertan !


http://www.infantil.profes.net/dificultades.asp



GURE HEZKUNTZA SISTEMAREN EGITURA


ORGANIGRAMA




ZERGATIK HEZKUNTZA SISTEMA EREDUGARRIA?



FINLANDIAKO HEZKUNTZA SISTEMA




PISAko datuak ezagututa eta herrialdeak konparatuta, 15 urteko gazte finlandiarrak dira irakurmena, matematika eta zientzien neurketetan emaitza altuenak atera izan dituztenak. Arlo horiei begiratuta, Filandiako hezkuntza sistema eredugarritzat hartzen da. Beste hainbat arlo ere neurtu beharko lirateke hezkuntzaren osasuna zein den jakiteko, gaitasun horietara mugatu gabe, alegia.


Edonola ere, Finlandiako eredutik hainbat gauza ikas daitezke, eta halaxe egiaztatu dute hainbat euskal herritarrek. Euskadiko Irakaskuntza Kooperatiben Federazoko eta HETELeko hainbat irakasle, zuzendari eta hezkuntzako profesional bertan izan dira. Ikusi, hausnartu, baloratu eta hemengorako baliagarri izan daitekeena aztertu dute.



Honetaz gehiago irakurri nahi izanez gero, hona jo: