167 fakultate okupatu dituzte jada Grezia osoan, Asanblada Orokorren izenean. Greba
hauek azterketen hasierarekin bat egin dute eta era horretan, Greziako hezkuntza aktibitate guztiak
geldiarazi dituzte.
Guztia Hezkuntza eta Erlijio Ministerioak eginiko lege-marku berritik hasi zen. Bertan,
Bologna Prozesuan aurrera joateko hainbat irizpide finkatu egin ziren:
- Testu liburuen derrigortasuna (eta ordaindu behar izatea)
- Poliziaren sarrera galarazten zuten legeak aldatzea (errektoreek 2/3 ados egon behar
dute eskariekin asilo politikoa emateko ideia bati unibertsitateen barnean).
- Gehienez 3 aldiz suspenditu ahal izango da ikasgai bat.
- Unibertsitatearen doakotasuna desagertuko da
- Azterketetan ikasle ranking publikoak sortzea.
- Unibertsitate guztiz pribatuak baimentzen dira.
Hau guztia dela eta milaka ikasle atera dira kalera eta mobilizazio jendetsuak egiten ari dira.
No hay comentarios:
Publicar un comentario