Nik arratsalde guztietan duela parte bat urtetik gaur arte, Lamiakoko Eskolan ume-talde bati etxekolanekin laguntzen diet. Bertan, etorkin dezente daude, bai Espainiako beste tokietatik etortzen direnak zein Amerikatik datoztenak edota Filipanasetik. Eskola honetan oso ohituta daude honelako, prozesuekin, integratzeko prozesuekin, alegia, eta bene-benetan miresgarria iruditzen zait nola egiten duten eta helburu hori nola lortzen duten ere bai. Kurtso-hasieran, bukaeran, erdian, etortzen dira eta batzuetan hizkuntza jakin barik, eta urte betean gaztelaniaz eta euskeraz dakite ! Itzela da, eta nire begiekin ikusita are gehiago.
No hay comentarios:
Publicar un comentario