Hezkuntza arloan faktore sozial desberdinen eragina itzela suertatzen da. Horien artea, besteengandik gehien desberdintzen dena, bere indarragatik, generoa da. Duela urte asko, Euskal Herriari dagokionez mutilen eta nestek artean zeuden desdberdintasunak oso-oso handiak ziren, hala ere, esan behar da gaur egun ez dela horrela gertatze. Urteen poderioz, gauzak asko aldatu dira, eta desberdintasun hori gero eta hestuagoa bihurtu da, baina oraindik ez dago guztiz egoera egonkorrean. Gaurko gizartea baita ere, nahiko matxista eta sexista baita, hori dela eta, genero berdintasunaren alde borrokatu beharra dago.
Esan den bezala, gerenoaren garrantzia oso handia da, gizarte eta garaien menpe ikuspuntu desberdinak jarri egin dira genero baten eta bestearen gainean, eta gehienetan emakumea gizonaren azpitik zegoen. Gizarte bakoitzak genero bakoitzari pentsatzeko modu bat igorri egiten baitio, oso azkar desberdintzen direlarik, mutilak urdinez janzten dituzte eta neskak arrosez.. Gizonek dominatzeko beharra zuten eta emakumea esplotaturik bizi ahal zen. Beste era batean esanda, gehienetan, gizonezkoak pribilejio oparo zituen emakumearekin konparatuta. Gizarte askotan gaur egun honako hau asko garatu egin da, onera, noski. Beste gizarte batzuetan, ordea, ez, berdin segitzen du, eta gero eta gehiago gainontzeko gizarteekin kontrajartzen da.
Genero desberdintasunak, lehendabizi familian ikasten dira, generoaren araberakoak diren gauzetan isladatzen da: gelaren apainketa, arropa, jostailuak..Haurrek mezu desberdinak jasotzen dituzte: neskeeti barre, berba eta laztan gehiago egiten zaizkie, aldiz mutileei, indarra eta agresibitatearekin zerikusi gehiago duen ereduan hazi eta hezten dira. Azken batean, sexista ez den hezkuntza bat lortu behar dutu geure eskoletan, geneero berdintasuna, alegia. Aurretik aipatutako oinarrizko planteamendu hauek ezagutu behar dira, zeren eta, oso txertatua baitago gure subkontzientean eta normalena balitz bezala jokatzen dutu, batzutan nahigabe. Honela bada, material didaktikoetan eta kurrikulumean estereotipo sexisten kontra egin beharra dago eta aukera berdintasuna bermatu bi generoentzat.
No hay comentarios:
Publicar un comentario