Powered By Blogger

lunes, 15 de octubre de 2012

INTEGRAZIOA HEZKUNTZAN

Nik arratsalde guztietan duela parte bat urtetik gaur arte, Lamiakoko Eskolan ume-talde bati etxekolanekin laguntzen diet. Bertan, etorkin dezente daude, bai Espainiako beste tokietatik etortzen direnak zein Amerikatik datoztenak edota Filipanasetik. Eskola honetan oso ohituta daude honelako, prozesuekin, integratzeko prozesuekin, alegia, eta bene-benetan miresgarria iruditzen zait nola egiten duten eta helburu hori nola lortzen duten ere bai. Kurtso-hasieran, bukaeran, erdian, etortzen dira eta batzuetan hizkuntza jakin barik, eta urte betean gaztelaniaz eta euskeraz dakite ! Itzela da, eta nire begiekin ikusita are gehiago.






HEZKUNTZA ETA GENEROA

Hezkuntza arloan faktore sozial desberdinen eragina itzela suertatzen da. Horien artea, besteengandik gehien desberdintzen dena, bere indarragatik, generoa da. Duela urte asko, Euskal Herriari dagokionez mutilen eta nestek artean zeuden desdberdintasunak oso-oso handiak ziren, hala ere, esan behar da gaur egun ez dela horrela gertatze. Urteen poderioz, gauzak asko aldatu dira, eta desberdintasun hori gero eta hestuagoa bihurtu da, baina oraindik ez dago guztiz egoera egonkorrean. Gaurko gizartea baita ere, nahiko matxista eta sexista baita, hori dela eta, genero berdintasunaren alde borrokatu beharra dago.

Esan den bezala, gerenoaren garrantzia oso handia da, gizarte eta garaien menpe ikuspuntu desberdinak jarri egin dira genero baten eta bestearen gainean, eta gehienetan emakumea gizonaren azpitik zegoen. Gizarte bakoitzak genero bakoitzari pentsatzeko modu bat igorri egiten baitio, oso azkar desberdintzen direlarik, mutilak urdinez janzten dituzte eta neskak arrosez.. Gizonek dominatzeko beharra zuten eta emakumea esplotaturik bizi ahal zen. Beste era batean esanda, gehienetan, gizonezkoak pribilejio oparo zituen emakumearekin konparatuta. Gizarte askotan gaur egun honako hau asko garatu egin da, onera, noski. Beste gizarte batzuetan, ordea, ez, berdin segitzen du, eta gero eta gehiago gainontzeko gizarteekin kontrajartzen da. 

Genero desberdintasunak, lehendabizi familian ikasten dira, generoaren araberakoak diren gauzetan isladatzen da: gelaren apainketa, arropa, jostailuak..Haurrek mezu desberdinak jasotzen dituzte: neskeeti barre, berba eta laztan gehiago egiten zaizkie, aldiz mutileei, indarra eta agresibitatearekin zerikusi gehiago duen ereduan hazi eta hezten dira. Azken batean, sexista ez den hezkuntza bat lortu behar dutu geure eskoletan, geneero berdintasuna, alegia. Aurretik aipatutako oinarrizko planteamendu hauek ezagutu behar dira, zeren eta, oso txertatua baitago gure subkontzientean eta normalena balitz bezala jokatzen dutu, batzutan nahigabe. Honela bada, material didaktikoetan eta kurrikulumean estereotipo sexisten kontra egin beharra dago eta aukera berdintasuna bermatu bi generoentzat.







"HEZKUNTZA-EBAKETEN AURKA !!"

Tituluan agertzen den esaldi horregatik protestatzen dute Espainiako irakasle, ikasle eta guraso guztiak. Nazio mailan eta baita ere Espainiako komunitate desberdinetan inpultsatu diren erreformen kontra jarduten dute.



Hurrengo link honetan, agertzen da aste honetako beste mobilizazio bat, artikuluan jartzen duenaz gain, esan behar da, 18 ko manifestaldiaz aparte, aste beteko greba egitea, helburu berdinarekin, noski.

http://sociedad.elpais.com/sociedad/2012/10/14/actualidad/1350245826_263226.html

MALALA YOUSAFZAI

Pakistan-eko 14 urteko aktibista den neska honek hezkuntzaren alde borrokatu du, horregatik ia-ia hiltzen dute tiroketa batean. Bere lurraldeko eskoletan neskak sartzeko eta eskolak ez izteko. Gazte honek, BBC-en publikatzen zen eguneroko bat idazten zuen, 11 urte zituenetik aurrera, hasieran egunerokoa idaztea soilik izan zen etxerako lan bat baina ondoren, egoera latzaren deskribapena eta kexa bihurtu egin zuen.

                                             



                                             

Honako hau, pixkat laburpentxo bat izan da, orain bi link desberdin kopiatuko ditut, istorio hau ondo ulertzeko eta bere jarrera, hain gazte, miresteko, alegia. Horietako lehendabizikoan, talibanek nola tiroteatzen duten neskatoa agertzen da, agertu zen lehen berria, noski. Aldiz bigarrenean, bere egunerokoari buruzkoa suertatzen da, bertan zer idazten zuen, bere bizipen desberdinak, eskolara joateko bidea, etb.. Azkenean, Britainia Handira eramaten dute, horri buruzkoa da azken artikulua.

http://internacional.elpais.com/internacional/2012/10/09/actualidad/1349803826_953616.html

http://sociedad.elpais.com/sociedad/2012/10/12/actualidad/1350060052_889563.html

http://internacional.elpais.com/internacional/2012/10/15/actualidad/1350274390_747304.html